Eusko Jaurlaritzak adierazi du lan egingo duela etorkinek eskubide berak izateko

Berria, , 17-06-2009

Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendari Miguel Angel Gonzalezek esan du Ikuspegik bildutako datuak lagungarri izango zaizkiela immigrazio politika egiteko. Gustura agertu da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek ez dituztelako etorkinak arazotzat hartzen, «nahiz eta krisi garaia aitzakiatzat erabil daitekeen gizarte talde batzuen aurka egiteko». Hala ere, kezka azaldu du, aurtengo datuetan ageri den «mehartzea» dela eta. Horren adibide jo ditu, esaterako, etorkinek gizarte zerbitzuez egiten duten erabileraren inguruko iritziak. Krisi ekonomikoak zerikusia izan dezakeela adierazi du Immigrazio zuzendariak.

Uste oker horiek guztiak eraisteko lan egingo duela ziurtatu du Gonzalezek. «Eusko Jaurlaritzak konpromisoa dauka pertsona guztiei eskubide eta betebehar berberak ezartzeko».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)