BREVES - ARRASATE

Desarrollo del plan local de inmigración

Diario Vasco, , 11-06-2009

La cuarta reunión de participación para el desarrollo del plan local de inmigración se celebrará el 16 de junio, en Kulturate (sala Loramendi) a las 18.30. La temática que se trabajará en esta reunión es la siguiente: ‘Mercado Laboral – Formación y Mujer’. El Ayuntamiento de Arrasate anima a los ciudadanos/as a participar en este proceso.

Irajosi eta Plazalai egitasmoak

Irajosi egitasmoa aste honetan Sebero Altube plazan egingo du Txatxilipurdik, larunbatean arratsaldeko 16:30 etatik 18:30etara. Ipuin erraldoiari jarraipena emango zaio eta jolasak ikasteko aukera izango dute 3-12 urte bitarteko haurrak. Plazalai igandean izango da ordu berean, Biteri plazan. Asteburu honetan bertan egongo diren hezitzaileek ginkana bat prestatuko dute gerturatzen direnak ahalik eta hobetuen pasatzeko. Ginkanan globo jolasak, jolas zikinak, korrika egiteko jolasak egongo dira.
Emakumeen film labur lehiaketa

Arrasateko Emakume Txokoak antolatura Labur-laburrak delako film labur lehiaketa antolatu du, emakumeenganako biolentzia delarik gaia. Lan guztiak DVD euskarrian bakarrik aurkez daitezke, eta gutunazal baten, lanaren eta egilearen gaineko datuak idatzi beharko dira. Gehienezko iraupena bost minutukoa izan behar da eta lanak entregatzeko azken eguna ekainaren 22an izango da.
Egizu dakizuna ekintza

Arrasateko Gazte Bulegoak eta Sexologia Zerbitzuak uztailerako egitarau berezia presta-tzen ari da. Aurtengoan, parte hartzeko gonbite berezi bat egin nahi diete gazte arrasatearrei: Egizu dakizuna! kanpainaren bitartez, beraien trebetasunak erakusteko gunea jarri gura dute gazteen eskura, eta datena egitera gonbidatu. Horregatik, gazte sortzeile eta artisten bila, edozein delarik jorratzen dute arloa: graffiteroak, dantzariak, musika talde edo bakarlariak… Informazio gehiagorako www.gaztebulegoa.com webgunera sartu.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)