Atzerritarren Legea arbuiatu dute dozenaka lagunek

Harresiak Apurtuz taldearen ustez, atzerritarren baldintzak okertu egingo ditu lege egitasmo berriak

Berria, , 17-05-2009

«Arrazakeria da hemen soberan dagoen bakarra». Lelo hori zabaltzen ari da azken egunetan Harresiak Apurtuz elkartea. Atzo eguerdian elkarretaratzea egin zuten Bilbon, Arriaga antzokiaren aurrean. Dozenaka lagun elkartu ziren, txartel horiak eskuetan hartuta, eta Espainiako Gobernua prestatzen ari den Atzerritarren Lege egitasmoa atzera botatzeko eskatu zuten, egitasmoak atzerritarren eskubideak eta aukerak murriztuko dituela uste baitute. Hortaz, atzerritarrak ez diskriminatzea eta haientzako berdintasuna aldarrikatu zuten atzo elkarretaratzean bildu zirenek.

Hemen ez dago inor soberan kanpaina aurkeztu zuten, aste honetan, Harresiak Apurtuz-eko kideek. Kanpaina horrek bilatzen du Atzerritarren Legea bertan behera uztea, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ehun elkarte eta talderen babesa jaso du orain arte.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)