Datu historiko bat arrazakeriaz

Berria, Roman Garmendia., 17-04-2009

2009-04-17

Zuzendariari

Datu historiko bat arrazakeriaz

Behin nire osaba batek, nire aitaren lehengusua, esan zidan ezen gerra aurrean eskuin guztia zela arrazista, ez bakarrik PNV. Eta begien bistan dagoen arren ahaztua dagoela dirudi. Hor dago karlismoa, Falangea, Franco, Musolini, Hitler, Petain, Japoniako enperadore endiosatua eta hola. Eta Espainia izan da estatu bakarra non eskuin horrek ez duen derrotarik ezagutu. Orain ere frankismo soziologikoan daude, estatuko aparatuetan ondo kolokatuak eta hitzaldiak ematen kastellanuak berotzen euskal separatisten kontra, akusatuak direla arrazismoaz euren aurka. Baina nik deskubritu nuen web orri bat espainiar talde neonazi batena, zeinak zioen: Hispania Gotorum, eta horrek gogora ekartzen du Francoren eskola, non ikasten ziren errege godoak buruz. Eta euskaldunok, separatistak ez baginen, oso ondo hartuak ginen, adibidetzat ipini daiteke Falangearen adar bat, Falange Española Tradicionalista, karlistekin bururatua. Baina kastellanu horiek ez ziren ondo ikusiak, ezta hurrik eman ere. Camilo Jose Celak, bilorik ez zeukana mingainean, behin idatzi zuen honela: «Iskariote Ruflus, que tenia un melonar». Beraz, pentsatu egin beharko lukete kastellanuek zein ideologiakoak diren eurak berotzen dituztenek gure kontra, zenbat maite dituzten.

Roman Garmendia.
Donostia.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)