Etorkinak Hendaiatik Tolosara eramateko erabakia, balio gabe

Berria, , 26-03-2009

Tolosako Auzitegiak (Okzitania) baliogabetu egin du Hendaiako (Lapurdi) atxikitze zentroko etorkinak Tolosara eramateko hartutako erabakia. Duela aste batzuk Pirinio Atlantikoetako Prefeturak erabaki zuen Hendaiako atxikitze zentroko etorkinak Tolosako zentrora eramatea, bestela aske geratuko baitziren. Baionako Abokatuen Elkargoak erabakia errekurritu zuen, defentsa eskubidea urratzen zuelakoan, eta Okzitaniako epaitegi horrek arrazoi eman dio. Tolosako Auzitegiak hauxe adierazi du bere ebazpenean: «Epailea hautatzera eramanen duen hori bezalako jokabideak defentsa eskubidea bortxatzen du». Cimade etorkinak babesten dituen elkartea pozik agertu da ebazpenarekin.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)