Ikasle etorkinen kopurua hirukoiztu egin da euskaltegietan azken zortzi urteotan

Diario de noticias de Gipuzkoa, 22-03-2009

Donostia. Gizartearen arlo guztietan presentzia zabalagoa hartzen ari diren heinean, etorkin kopurua ere areagotzen ari da euskaltegien sarean. Ikasturte honetan 1.600 ikasle atzerritarrek eman dute izena ohiko ikastaroetan, hau da, matrikulatu guztien %4. Zifra hori hirukoiztu egin da azken zortzi urteetan, 2001 – 2002 ikasturtean 476k eman baitzuten pauso hori.

Horrez gain, Aisa harrera ikastaroak ere arrakasta nabarmena ari dira izaten. Ekimena abian jarri zenean, 2005ean, 325 lagun animatu ziren; iaz, berriz, 582, 49 taldetan banatuta.

Donostiako Urrats izan zen programa horiek martxan jarri zituen lehen euskaltegietako bat. Klaseetan oinarrizko ezagutzak erakusten saiatzen dira, hala nola, agurrak, zenbakiak, osasuna, kirola, erosketak… “Hizkuntza ikastearekin bat, gure gizartearen fun – tzionamenduaren berri ematen saiatzen gara. Erosketak egiterakoan, autobusean bidaiatzerakoan edo beste hainbat gauzatan hain arrotz ez sentitzea da helburua”, azaldu du Isidro Ioldik, Urrats euskaltegiko zuzendariak. Bere esanetan, “dohainekoak eta malguak” izatea da ikastaro horien ezaugarri nagusia.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)