SOS Arrazakeriak heziketa hobea eskatu du adingabe atzerritarren hezitzaileentzat

Berria, , 14-03-2009

Erredakzioa.
Gasteiz

Gipuzkoan dauden seniderik gabeko adingabe atzerritarren hezitzaileek bere lana egiteko heziketa eta babes gehiago behar dutela uste du Peio Aierbe SOS Arrazakeriako kideak. Adingabeei eman beharreko arreta legeak ondo zehazten duen arren, zerbitzu batzuetan gabeziak daudela jakinarazi du Aierbek, eta han lan egiten dutenen heziketa hobetu beharko litzatekeela egoera zuzentzeko. Adingabe atzerritarrek arreta berezia behar dutela gaineratu du, baina «kondenatu» gabe, eskaintzen zaizkien aukerez baliatzen ez badira.

Bestetik, Debako Harrera Zentroko adingabeek tratu txarrak jasateagatik jarritako salaketak benetan gertatu diren argitzeko eskatu du Ezker Batuak. Hori konfirmatuz gero egoera «izugarri larria» litzatekeela nabarmendu du.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)