2020. urtean 2,2 milioi biztanle izango ditu EAEk, Eustaten arabera

Immigrazioa hazkundearen eragile nagusia izango da, baina denborarekin indarra galduko du

Berria, , 14-03-2009

Erredakzioa.
Gasteiz

Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 2,2 milioi biztanle izango dituzte 2020. urtean, Eustatek egin duen ikerketa baten arabera. Demografiaren bilakera aztertuta ondorioztatu dute 2005 eta 2020. artean 117.000 biztanle gehiago egongo direla. Hazkunde horretan immigrazioak lagunduko du hein handi batean, baina urteek aurrera egin ahala indarra galduko du. 2020rako 26.000 etorkin helduko direla ondorioztatu du Eustatek, eta 22.000 lagunek emigratuko dutela Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik. Hortaz, 2020. urtean populazioa egonkor mantenduko da.

Biztanleen batez besteko adinak gora egingo du 2020. urtera arte; 85 urtetik gorakoen esparrua izango da hazkunde handiena izango duena. Dena den, 20 urte baino gutxiago dituztenen kopurua igoko da biztanle guztien %18,3 izan arte. 20 eta 65 urte arteko biztanleak %59,3 izango dira gaur egun %65,1 dira. Bizi-itxaropenari dagokionez, 81 urtekoa izango da gizonentzat eta 87 urtekoa emakumeentzat.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)