Ikastolako lanak Gazteizen ikusgai egon dira

Diario Vasco, EGARRIZ, 15-03-2009

Oiartzun. DV. Aste honetan izan dira Gasteizen, Ikastolen Elkarteak antolaturiko XVI. Jardunaldi pedagogikoak. Bertan aztertu duten gai nagusia konpetentzietan oinarritutako hezkuntza izan da. Moda – modan dagoen kontzeptua, konpetentziak. Martxoaren 10etik 12ra izan dira jardunaldi hauek, eta hausnartzea eta ekitea izan dute ardatz eta aztergai. Hausnartu eta ekin, beraz, hezkuntzaren zutabe nagusiak, konpetentzien oinarri.

Informazioa hartzea eta interpretatzea, ulermenean oinarrituta pentsatzea, informazioa ebaluatzea, ideia berriak sortzea, erabakiak hartzea, arazoak konpontzea, baliabide kognitiboak erabiltzea, etab. Eta horiek guztiak gainerako giza – konpetentziekin batera uztartzea omen da hausnartzea eta ekitea. Modu horretan norbera izaten ikasiko du ikasleak, elkarrekin bizitzen, komunikatzen eta arazoei aurre eginez irtenbideak aurkitzen. Ikus daitekeenez, egungo heziketako helburuak eta edukiak aldatzen doaz, ikasle konpetenteak lortzeko bidean jartzea litzateke gaurko joera eta helburu nagusia. Maila horretan, Haurtzaro ikastolak urteak daramatza bide horretatik ahaleginetan. Horregatik, Gasteizko jardunaldi hauetan lehen mailako presentzia izan du Oiartzungo ikastolak, eta bere esperientziak erakusteko aukera eskaini diote. Haurtzarok bi panel zintzilikatu ditu hausnartu eta ekin izeneko jardunaldi horietan. Lehenengoa, plastika alderdiari buruzkoa, ikastolako Lehen Hezkuntzan aspalditik martxan duten Txanela proiektuarekin loturikoa. Eta bigarrena, kulturartekotasunaren panela, DBHko Ostadar proiektuarekin lotua. Horiez gain, ikastolako bi film labur ere aurkeztu zituzten jardunaldi horietan. Lehenengoa, ZORIONAK! izenekoa, kulturartekotasunari buruzkoa, eta bere garaian Jaurlaritzaren saria jaso zuena. Eta bigarrena, zientzia eta teknologia gaien ingurukoa. Beraz, Konpetentzietan oinarritutako hezkuntzan ere, aintzindari Haurtzaro ikastolako hezkuntza proiektua.

Euskera para inmigrantes

A iniciativa del Área de Euskera del ayuntamiento de Oiartzun, se ha organizado en nuestro municipio un curso de euskera dirigido específicamente a las personas inmigrantes que residen en él. Se trata de unos cursos de acogida lingüística para que las personas inmigrantes que nuestro pueblo ha ido acogiendo conozcan mejor la sociedad vasca y den los primeros pasos en el aprendizaje del euskera. En la reunión que se llevó a cabo con las personas apuntadas al curso, se decidió lo siguiente: El curso comenzará el 17 de marzo y finalizará el 30 de junio. Las clases serán los martes y jueves y se impartirán en la buhardilla del Ayuntamiento de Oiartzun. El curso será de 60 horas y se impartirán en clases de dos horas.

El precio de la matrícula es de 10 euros y los libros los proporcionará el Ayuntamiento de Oiartzun.

Aquellas personas que estén interesadas en participar en el curso de euskera para inmigrantes, tienen que llamar a Intxixu AEK euskaltegia: 943 493957.

Oiarpe Errebote Taldea

Aurtengo denboraldia astear dagoen honetan, Oiarpe Errebote Taldearen egitasmoak adierazi nahi dizkizuegu: Joko Garbi: Plaza librean; lau talde aurkeztuko dira Euskal Herriko txapelketan, bigarren mailan N: 2 talde kadeteak, talde bat gaztetxoak, talde bat kimuak. Talde bakoitza hiru pilotariz osatua dago beraz hamabi pilotari danetara izango dira. Ezker paretean; Euskal Herriko txapelketan eta bigarren mailan hartuko dute parte talde berdinak.

Talde bakoitza bi pilotariz osatua dago.

Errebotea: Euskal Herriko Txapelketan eta Kadete mailan hartuko dute parte lehenengoz aurten gure gazteak. Taldean zazpi pilotari izango dira. Enrike Abril Txapelketan hartuko du parte ekipo nagusiak aurreko urteetan bezela.

Taldean zortzi pilotari izango dira. Hau da beraz aurtengo berritasun nagusia; Oiarpek oiartzuarrez soilik osaturiko errebote talde bat aurkeztuko duela Euskal Herriko txapelketan Kadete mailan eta Guda zibilaren ondoren lehenengoz oiartzuar errebote talde bat plazan izango dela.

Beraz, albiste historikotzat har genezake aurtengoa.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)