Kulturen arteko elkartasuna bultzatuko dabe Alkargarapen jardunaldietan

El Correo, IRATXE ASTUI, 25-02-2009

Gaur hasita eta datorren zapatura arte, inmigrazioaren ganeko Alkargarapen jardunaldiak burutuko dira, Gernikan. Ideasur, Gernika Gogoratuz eta Gernikatik Mundura elkarteak antolatutako topaketok ‘Etorkinak, Gernikaldeko eta munduko eragile aktiboak’ izenburua hartuko dabe.

Jardunaldien helburuetariko bat kulturartekotasuna eta elkarbizitzaren alde lan egiten dabenen parte – hartzea eta elkarkidetza sustatzea da. Horretarako inmigranteen kolektiboek gauzaturiko bestelako esperientzien barri eskainiko dabez, datozen egunetan. «Etorkin komunitate barriak gugana erakarri eta partaidetasuna bultzatu gura dogu», azaldu dabe.

‘Inmigrazio eta bakea eraikitzea’ titulupean egingo da, gaur, lehenengo mahai – ingurua, 18.30ean. Bihar, Errumania izango da berbagai eta etzi, ‘Inmigrazioa eta gazteria’, 19.00etatik aurrera. Topagunea Pasealekuko eskolak izango da.

Programa zapatuan amaituko da, Busturialdeko migrazioaren ganeko dokumentalaren proiekzioagaz, 12.00etan, Lizeo Antzokian.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)