Mugalaria salatzearen truk agiriak eman nahi dizkiete legez kanpoko etorkinei

Berria, , 10-02-2009

2009ko urtarrilaren 15ean Frantziako Immigrazioa, Integrazioa, Nortasun Nazionala eta Elkartasun Bidezko Garapenaren ministro izendatu zuten Eric Besson. Joan den astean lege egitasmo bat aurkeztu zuen, eta, horren bidez, legez kanpo dauden etorkinei agiriak eskuratzeko bidea eman nahi die mugalaria salatzearen truk. Etorkinen eskubideen alde lanean ari diren elkarteen haserre gorria eragin du iragarpenak. «Proposamen horrek izena dauka, eta xantaia da», erran zuen Larrouyk.

Mugalariaren beharra daukan etorkinak gizarte sarerik ez duela nabarmendu zuen Larrouyk. Mugalariak ordaintzeko zorpetzen dira, eta, anitzetan, mugalariek familia mehatxatzen dute zorra kitatu edo salatzen badituzte. «Ahulezian daude etorkinak, eta salatari bihurtzea ezinezkoa da haientzat».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)