Italiara paperik gabeko 490 etorkin iritsi dira

Berria, , 11-01-2009

Erroma Lampedusara (Italia) paperik gabeko ehunka etorkin iritsi dira azken asteetan. Atzo bertan hiru ontzitan zihoazen 490 lagun atzeman zituzten; urtea hasi zenetik Italiara iritsitako lehenak dira. Alabaina, ez dute iaz iritsitakoek baino panorama hobea aurkituko; Italiako Gobernuak esana baitu babes etxeetan kabitzen ez diren paperik gabeko guztiak jatorrizko herrialdera eramango dituela. Eta, dagoeneko, bete-beteak daude guztiak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)