Cabo Verdeko misiolari bat atxilotu dute Hendaian

Berria, , 08-01-2009

Baiona Baionako Auzitegiak Cabo Verdeko misiolari bat epaitu du, kanporatzen duen edo ez erabakitzeko. Joan den astelehenean atxilotu zuen Poliziak, Hendaian (Lapurdi). Atxilotua Portugalen bizi da, eta apaiza da bertan. Pasaportea zeukan, baina Portugalen bizitzeko agiriak iraungiak. Agiriak berritzeko prozedura egiten ari zen arren, prefetak ez du kontuan hartu.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)