Bira

'Neg'zagon'

Berria, Itxaro Borda, 12-11-2008

Marie Josée Allié kazetari martinikarrak duela zenbait urte, azterketa bat egin zuen ikusteko zelan tratatuak ziren Frantzian, antilles herkideak, neg’zagonal hitza asmatuz. Obama lehendakarituz geroztik hexagonoa deituriko lurraldean askotan entzun ditut progeso etengabean sinesten duten kolegak ez garela yankiak bezain arrazistak erraten. Ez, Frantzian ez da arrazismorik, Errepublikak haurrak eta arrahaurrak konpetentzien begitik jujatzen baititu, ez larru kolorearen edo sexuaren arabera.

Gertatzen da indigenak, magrebiarrak edo antillesak, emazteak baldin badira are gehiago, ez direla trebeak, jakintsuak, abilak, langileak eta abar. Kirola eta showbiz-erako baizik ez du/te/gu balio hara Wittigen moldean didazdala kokoteraino dopaturik, urrezko domina eta diskoak eskuratzeko hots.

Gogoan dut nolako histeria sortu zen Frantzian, aburuak ikertu zirela eta azkenean TF1eko prime time-ko berriak ez zituela nominaturiko Harry Roselmak martinikarrak aurkeztu, beltza zelakoan. Eskerrak anartean FR3 katean Audrey Pulvar erregin dabilkigula. Bakarra da.

Gainerakoak, gu bezala, gaizki ordaindu eta bekaizki iraindu ofizioetan dabiltza, ospitalean eta postan, oroz bat.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)