"Drogak, espekulazioa eta inmigranteen esplotazioak ugariak ditu etxe inguruan"

Deia, 02-11-2008

S.Atutxa

Bilbao. Edorta Jimenez (Mundaka, 1953), Ispiluaren kalteak izenburupena liburu atera berri du, Urdaibai inguruan eta gaur egun giroturiko zortzi istorio gorden bezain sinesgarri. Marjinalitatearen ertzean bizi diren litxarreroak, ijitoak eta drogaren salerosketan endredaturiko jendea dabil orriotan barrena; baina baita dirutxoa egin osteko bizimodu erosoan kulunkatzen diren gizon – emakumeak ere, behialako gaztaro menturazalea gogoan.

Lan berri honetan, zortzi istorio idatzi ditu idazleak, burdinaren zorrotza eta uherraren edertasuna zakarra elkartzen dituztena, azala ebaki ez ezik mamira ere iristen direnak, gure gogoan abian egiteko. Autore bizkaitarrak eleberriekin ibili ondore, ipuingin – tzara itzuli da lan honetan.

“Narrazio liburuan argitaratzeko gero tarte behar izaten da, eta tarte hori Azeri eta lehoia, Piztien itsasoa trilogia itxi duen eleberria amaitu ondoren etorri zitzaidan. Hala ere esan behar dut liburu honetan daudenak azken urteotan idatzi ditudanetako batzuk direla, ez guztiak.

”Liburuak halako trinkotasuna bat eskatzen zuela – eta, beste ba – tzuk kanpoan geratu dira", adierazi du Jimenezek. Giroaren aldetik, Bilbo inguruan hautatu zuen Manhattan ipuin – bilduman, baina Ispiluaren kaltean, idazleak lurraldera itzultze da, Urdaibaira hain zuen ere.

“Fikziorako Bilbo beti da egokia. Orain, ostean, ez dut hura ondo ezagutzen. Eta, egia esan, giro urbanoa da Urdaibaikoa ere, urbanotzat zer eta bazterkeriak, drogak, espekulazioa, inmigranteen esplotazioa eta horrelakoak jotzen baditugu behinik behin. Horietarik sobera ditut etxe inguruan”, azaltzen du idazleak.

Edorta Jimenezek uste du literaturak, kasu batean edo bestean, ikuspegi berriak eskeintzen dituelako da interesgarri. “Liburuan diren narrazioak hausnarketa ugariren ondorioak dira”.

Drogen mundua Ipuinotan, nabarmena da drogaren giroa, ez horrenbeste jonkizale marginalak, autoreak berak ezagututako jendea. “Ezagutzen dudan jendeaz dihardut, adiskideez gainera. Inguruan kafea bezain arruntak dira legez kanpoko drogak. Ez naiz, ostera, horien hornikarien giroan sartu, erabiltzaileen munduetan baino. Ni neu drogen aldeko erabilera sakratuen aldeko naiz. Adibidez, alkohola lagun arteko girorako, neurriz, eta kalamua – eta, neurriz baita ere, etxean giro onean erretzeko. Kokarik ez dut erabiltzen, baina ez nago horren erabilera neurriko aurka, inondik ere”, aipatu du.

Ispiluaren kalteak liburuan, sexuaren desira nonahi sumatzen da, baina horrekin batera nabarmena da heriotzaren pultsioa ere.

“Erotismoa ez da beste barik sexua. Nolanahi ere, gure jendeartean sexua zentro bada, dela praktika legez, dela ukazio modura. Hortxe duzu Eliza Katolikoa, zelibatoaren kontuarekin. Sexua, azken finean”, esan du idazleak.

genero guztiak Edorta Jimenezek genero guztiak landu ditu bere karrera literarioan zehar. Bere hurrengo lanen artean euskal poesia erotikoaren antologia prestatzen dabil Josune Muñozekin batera. “Geroaz hitz egiteko liburu hau zelan doan ikusi behar da. Literaturan agur esaten jakin behar da, idazle eta kritiko gazteen zerez negarretan ibili barik”.

Idazleen hitzetan, mundu literarioan leku duen bitartean jarrai – tzeko asmoa du. “Bestela eskerrik asko eta ea ba nire gustuko lanak idazten diren, literaturaz irakurle modura gozatzen segitzeko.

Hau nire sortzaile jardunari buruz. Nolanahi ere, gerrilla kulturalean saretuta ere eroso ikusten dut neure burua. Hau txarto, beste hori okerrago, harako hura zera, ez dut negarrik aditu nahi. Egin egin behar dugu, geuk, sortzaileok”, azaldu du idazle bizkaitarrak.

Protagonista

· Urteak. 55 urte.

· Jaioterria. Mundaka.

· Lanak. Edorta Jimenez idazlea poeta, historialari, telebista gidoilari eta euskaratzailea da. Bere izenez baita Omar Nabarro ezizenez ere idazten du bere lan bereziki oparoa. 1985etik aurrera ia urtero argitaratzen du libururen bat. Nobela eta poesia landu egin du, eta artikulugile ere ibiltzen da. Zalantza barik, Bizkaiko idazle oparoenetarikoa da gaur egun. Bere azken lana ‘Ispiluaren kalteak’.

Bere esaldiak

“Liburuan agertzen diren narrazioak hausnarketa ugariren ondorioak dira”

“Erotismoa ez da beste barik sexua. Nolanahi, sexua gure bizitzako zentrua da”

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)