Gaur Kultur Aniztasunaren Astearen amaiera Getarian

Diario Vasco, A.M., 28-09-2008

DV. Gaur Udalak Elan Euskadi gobernuz kanpoko erakundearekin eta herriko etorinekin batera antolatutako Kultur Aniztasunaren Asteko azken eguna ospatuko dugu Getarian, arratsaldean haurrentzat marrazki eta eskulturen tailerra izanik plazan eta helduentzat Magrebeko sukaldaritza ikastaroa Arrantzale Zaharren Elkartean.

Arratsaldeko 4:30etan hasiko da plazan haurrentzat antolatutako marrazki eta eskulturen tailerra, Barbara Stammel eta Manuel Fernandes artistekin, biak ere herrian urteak daramatzaten etorkinak. Hau amaitzean, plazan bertan, txokolatada bat egongo da haurrei eskainita.

Arratsaldean baita ere, 6:00etan, aurtengo Kultur Aniztasunaren Asteko hirugarren sukaldaritza ikastaroa eskainiko da Arrantzale Zaharren Elkartean, gaurkoan magrebiar errezetak izanik ikasgai, cus – cusa prestatuko dute bertako etorkinek, honekin aurtengo egitaraua itxiz.

Bestalde, zabalik izango da gaur ere azkenekoz, arratsaldeko 6:00etatik 8:00etara Udaletxeko sarrera nagusian Jon Iriarteren ‘Urrun bizi’ argazki erakusketa, herrian bizi diren etorkinen irudiek osatuta.

Senegaleko eguna atzo

Atzo, berriz, Senegal izan zen Kulur Aniztasunaren Astean proganista, arratsalde eta gauean zehar ekitaldi ezberdinekin. Arratsaldean futbol partidua eskaini zuten senegaldarrak herriko txapeldunen aurka; Senegalgo jakien dastaketa izan genuen arratsaldean eta musika emanaldia gauean, Kultur Aniztasunaren Asteko azken aurreko egunean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)