Gaur 'Migrazioak eta hezkuntza' hitzaldia Alondigan arratsaldeko 8tan

Diario Vasco, 23-09-2008

DV. Udalak Elan Euskadi gobernuz kanpoko erakundearen eta herrian bizi diren etorkinen laguntzarekin antolatutako Kultur Aniztasunaren Asteko egitarauaren barne, gaur ‘Migrazioak eta hezkuntza’ hitzaldia eskainiko du arratsaldeko 20:00etatik aurrera Markos Nanclaresek, gai horietan aditua eta Anitzak elkarteko kideak, sarrera irekia izanik parte hartu nahi duen ororentzat.

Bestalde, atzotik igandera bitartean zabalik dago baita ere Udaltxeko sarrera nagusian arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Jon Iriarteren ‘Urrun bizi’ argazki erakusketa.

Sukaldaritza ikastaroa

Kultur Aniztasunaren Astea atzo zabaldu zen, Jon Iriarteren erakusketa eta Arrantzale Zaharren Elkartean eskainitako hegoamerikar sukaldaritza ikastaroarekin. Honetan 8 bat lagunek parte hartu zuten, Txile eta Venezuelako errezetak prestatuz bertako etorkinen laguntzarekin. Bihar, berriz, Afrikako janari tipikoak prestatzen ikasiko dute ikastaroan izena eman duten 10 bat lagunek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)