Hizpideak

Ekonomia analisiak

Berria, Koldo Aldabe , 16-09-2008

Bankuen lukurreria amaigabean itzuli ezin zietenei ere maileguak emateraino iritsi, eta egungo finantza krisia aurreikusi ezinezko mailara heldu denean…

Espekulazio ekonomikoak eta geopolitikoak eskasiarekin bat egin, eta petrolioaren garestitzeak eta erregai berdeen itxaropen faltsuak oinarrizko produktuak erosteko ere gai ez diren milioika laguni beste hainbeste gehitu dizkienean…

Adreiluaren burbuila lehertu, eta irabazi mardulak eskuratu, bai, baina gerorako gorde ez zituztenak orain gobernuen bizkar negozioak egiten jarraitu nahi dutenean…

Espainiako oposizioko buru Mariano Raxoik krisiaren erantzukizuna Estatuaren «bizkarroi» egin diren immigrante langabeei leporatu die.

Ez; ez zen nahikoa Espainiako Gobernuak «immigrazio legalari» ateak itxiko dizkiola aurreratzea; PPko buruak oraindik gehiago nahi du. Sua eman dio xenofobiaren metxari, lehendik ere txinpartaka ariko ez balitz bezala.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)