Gutxienez 70 etorkin galdu dira Maltan

Paperik gabeko zortzi etorkin erreskatatu dituzte Maltatik 40 miliatara; Eritrea eta Sudangoak dira

Berria, Erredakzioa, 28-08-2008

Maltako itsaszainek paperik gabeko zortzi etorkin erreskatatu dituzte, herrialdetik 40 miliatara, zihoazen ontzia hondoratu ondoren. Horien arabera, beraiekin zihoazen beste 70 lagun galduta daude. Maltako armadak hegazkin bat bidali du galdutakoak bilatzeko. Hala ere, lerro hauek idazterako unean oraindik ez zituzten aurkitu etorkinak.

Erreskatatutako zortzi immigranteak Eritreatik eta Sudandik iritsi dira. Horien arabera, galdutako etorkinen artean emakumeak eta adingabeak zihoazen. Urtero milaka etorkin iristen dira Europara lan bila.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)