Paperik gabeko 355 etorkin iritsi dira Italiara

Berria, 22-08-2008

erroma Paperik gabeko 355 etorkin iritsi ziren atzo Italiako kostaldera, Lampedusara. Ontzian zihoazen etorkinen artean gehienak Eritreakoak dira; 55 emakumeak dira, eta bat haurdun dago. Halaber, hamabi adingabeak dira. Ontzia Lampedusako kostaldetik hogei miliara atzeman zuten. Zazpi hilabeteotan immigrazioa handitu egin da Italian; denbora horretan 15.378 etorkin iritsi dira.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)