AEBetan gehiengo izateari utziko diote zuriek 2042. urtean

Berria, Erredakzioa, 15-08-2008

AEBtako Errolda Bulegoaren arabera, herritarren gehiengoa ez da zuria izango 2042. urtetik aurrera. Demografia askotarikoa eta biztanle hispanoen jaiotza tasen igoera dira egungo gutxiengoen igotzearen arrazoi nagusiak. Ikerketa batek dioenez, zuriak AEBetako herritarren gutxiengoa izango dira urte horretarako.

Kalifornia eta Texas estatuetan, esaterako, dagoneko jasan dute fenomeno hori; izan ere, etorkin ugari jasotzen dituzte. Ikerketaren arabera, 2050. urtean AEBetako herritarren %46 izango da zuria.

Erroldaren Bulegoak argitaratu dituen datuek immigrazioaren politikan, bozen hautesleria zehaztean eta gainpopulazioan ondorioak eragitea espero dute. 2008ko hauteskundetarako adibidez, hautesleen gehiengoa gutxiengoen 18 eta 29 urte bitartekoek eratuko dute. Gainera, AEBetan bizi diren erretirodunen kopurua bikoiztuko da 2030ean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)