800 etorkin iritsi dira Lampedusara

Berria, 01-08-2008

Bi egunetan 800 etorkin baino gehiago iritsi dira Italiako Lampedusa uhartera, bost ontzitan. Itsasontzietako batean 339 lagun zihoazen, tartean 47 emakume eta lau adingabe. Iturri ofizialen arabera, ontziak kostaldera iritsi baino lehen atzeman dituzte segurtasun indarrek. Argazkian uhartera iritsitako etorkinetako batzuk. Bestalde, Errumaniako presidentea, Traian Basescu, Italiako lehen ministroarekin bildu zen atzo immigrazioaren legeaz hitz egiteko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)