Italiako ijitoen aurkako «sorgin ehiza» gaitzesteko eskatu dio EBri Amnestyk

Paperik gabekoak lanerako hartzen dituztenei zigor penala ezartzeko egitasmoak zatiketa eragin du EBn

Berria, Ixiar Zubiaurre, 25-07-2008

Europako Batasunari Silvio Berlusconiren gobernuak ijitoen aurka hartutako neurriak gaitzesteko eskatu dio AI Amnesty Internationalek. «Sorgin ehiza» deritzo giza eskubideen aldeko nazioarteko erakundeak Italian bizi diren ijito guztien hatz markak erregistratzeko asmoari. «Italiako agintariek hartutako neurri baztertzaileen artean azkena da». Erromak, ordea, hatz markak erregistratzea haurrak eskolatzeko bide bat baino ez dela erantzun dio.

Bestalde, Hegoafrikako Gobernuak paperik gabeko milatik gora etorkin deserritzeko asmoa duela salatu du Amnesty Internationalek. Iragan maiatzean eraso xenofoboak jasan zituzten etorkinak dira gehienak.

 

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)