59 etorkin iritsi dira Kanarietara; lau, hilik

Berria, 12-07-2008

tenerife 59 lagun zeramatzan ontzi bat iritsi zen atzo Kanarietara, haietako lau hilik zeuden eta hiru erietxera eraman zituzten, osasun arazo larriekin. Ginea Bissautik zetozela eta hainbat egunez nora ezean ibili direla azaldu dute etorkinek. Horrez gain, adierazi zuten bidean hainbat hilotz bota behar izan zituztela itsasora.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)