Hamalau etorkin desagertuta

Berria, , 08-07-2008

Espainia

Hamalau etorkin desagertuta

Nigeriako 37 lagun zeramatzan ontzi bat irauli zen atzo Motril kostaldean, Granadan (Espainia). Salbamendu taldeek horietatik 23 erreskatatu ahal izan bazituzten ere, lerro hauek idazteko orduan hamalau etorkinak desagertuta jarraitzen zuten. Desagertuen artean adingabe bat, lau emakume eta lau gizonezko daude. Itsaso zakarrak eta eguraldi txarrak erreskate lanak oztopatu zituen; ondorioz, desagertuak bizirik aurkitzeko aukerak urriak dira. 1988tik gutxienez 12.180 etorkin hil dira Europako kostaldean. Gehienak itsasoan hil edo desagertu dira. Berriz, 1.594 etorkin desidratazioagatik hil dira, Saharako basamortua zeharkatzeko ahaleginetan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)