Zahar eta etorkin gehiago

Diario Vasco, dv, 19-06-2008

Eusko Jaurlaritzak, Inkesta Soziolinguistikoa aztertzean, azpimarratu nahi izan du azken 15 urteotan gertatutako bi aldaketa sozial handi: biztanleriaren zahartze – prozesua eta etorkinen eragina. Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, 1991 eta 2006 bitartean (lehenengo eta laugarren inkesten artean) 65 urtetik gorako biztanleriak ia %50 egin du gora. Iparraldean igoera hori ez da hain handia izan, baina kontuan hartu behar da duela 15 urte zaharren proportzioa handia zela jada.

Biztanleriari jatorriari dagokionez, azken 15 urteotan atzerritik Euskal Herrira etorritako etorkinen hazkundea bereziki handia izan da EAEn eta, batez ere, Nafarroan. 1991 eta 2006 bitartean, EAEko atzerritarren ehunekoa biztanleen %2tik %5era igo da, eta Nafarroan %2tik %10era.

Nolanahi ere, Euskadiko hizkuntza politikaren arduradunen kezka nagusia ez da hori, gazteen hizkuntza jokabidea baizik.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)