Itzulera zuzentaraua, behar ez duenarentzat

Gara, 19-06-2008

Zuzentarau horrek etorkinen eskubideak babesteko neurriak biltzen dituela esatea iraintzat baino ezin da hartu. «Paperik gabeko» etorkinei buruzko legeria bateratzeko aitzakian, haien atxilotze eta kanporatze baldintzak gogortzeko neurriak dira – eta batik bat, bizimodu hobe baten bila – sarritan Europako estatuek sortzen lagundu duten gatazketatik ihesi – datozenen eskubide oinarrizkoenak urratzen dituztenak, Europara etortzea delitu larri bat balitz bezala ordainarazi nahi diena. Etorkinak kanporatzeko zuzentarauak nabarmenago utzi du Europaren atzerakada demokratikoa, nabarmenago Europar Batasuneko estatuek ezartzen dituzten arauak merkatuaren interesen araberakoak direla, eta inola ere ez herritar guztien interesen zerbitzukoak, inola ere ez justiziaren zerbitzukoak. Giza eskubideen defendatzaile sutsu gisa agertu nahi duen Europa honek diskurtso huts – eta, antza denez, zaharkitu – batera zokoratu du edozein motatako bazterkeriaren aurkako defentsa.

Itzulera – zuzentaraua etorkinentzako neurri multzoa da, baina inondik inora ez behar dutena, etorkinek ez baitute itzulerarik behar, beren herritik atera nahi ez dutenek atera beharrik ez izateko aukera izatea baizik. Itzulera Europak behar du, giza eskubideen errespetuaren bidera itzultzeko premia gorria baitu.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)