Paperik gabekoen zuzentaraua salatzeko deia egin dute

Berria, erredakzioa, 17-06-2008

Donostia

Anitzak eta SOS Arrazakeria elkarteek elkarretaratzeak antolatu dituzte bihar Europako Parlamentuan eztabaidatuko den paperik gabekoen zuzentarauaren aurka. Gogoratu dute zuzentarauak Europa osoko 10 milioi etorkinengan izango duela eragina.

Europako Batasuneko Barne ministroek ekainaren 5ean onartu zuten zuzentaraua, eta Parlamentuak berrestea falta da. Besteak beste, 18 hilabeteko gehienezko atxiloaldia eta ebazpen judizialik gabe atxilotze aginduak emateko aukera jasotzen du arau berriak. Anitzak elkartearen arabera, paperik gabeko etorkinen atxiloketa baldintzen gogortasuna eta «izaera kriminala» homogeneizatzea lortzea baino ez du bultzatzen zuzentarau horrek. Horren aurrean elkarretaratzeak egingo dituzte gaur, 20:00etan, Espainiako Gobernuak EAEn eta Nafarroan duten ordezkaritzen aurrean. Bertan zuzentarauaren aurka bozkatzea eskatuko diete Europako Parlamentuko kideei,eta Euskal Herriko erakundeei horren kontrako mozioak aurkezteko.

SOS Arrazakeriak zuzentarauaren izaera «bortitza» gaitzetsi du. Hala, Geldiarazi lotsaren zuzentaraua!!! Emigratzea ez da delitua lelopean elkarretaratzera deitu du gaurko, 19:00etan, Donostiako Gipuzkoa plazan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)