Paperik gabekoen aurkako politika indartu nahi du EBn Sarkozyk

Berria, erredakzioa, 30-05-2008

Paperik gabeko etorkinen aurkako politika indartu asmo du Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak, besteak beste, herrialdeko hizkuntza ezagutzen ez dutenei, ikastera behartuz. Bisa biometrikoa erabiltzearen alde ere agertu da Sarkozy. Hala, datorren uztailean EB Europako Batasuneko txandakako presidentetza eskuratzen duenean, EBko estatu kide guztien sostengua lortzen saiatuko da, «immigrazioaren akordioa» indarrean jartzeko.

Frantziako presidentearen arabera, Europak «arrazoi ekonomiko eta demografikoengatik» behar ditu etorkinak. Horrek, ordea, «Europa Eldorado moduan ikusten duten guztiei ongi etorria» egingo diela esan nahi duenik ukatu du. «Europa Ipar Amerika baino irekiagoa da etorkinei dagokionez. Hala ere, guztiei harrera egiteko baliabideak ez ditu».

Sarkozyren asmoak gauzatzen badira, «paperik gabeko etorkinek balore nazionalak eta europarrak ikasi beharko dituzte. Izan tolerantzia edo berdintasuna». EBko herrialdeek etorkinen aberriratzeen gaineko akordioak sinatu ditzaten ere ahaleginak egingo ditu EBko presidentetza eskuratzean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)