Errefuxiatu guneak eraikiko dituenik ukatu du Hegoafrikak

Berria, erredakzioa, 29-05-2008

Giza laguntzarako agentziek esan arren Hegoafrikako Gobernuak indarkeriatik ihesi joandako etorkinak aterpetzeko zazpi errefuxiatu gune – 70.000 bat lagunentzat – eraikiko dituela, hori ukatu egin du Gobernuak. Haatik, azaldu du iheslari gune handiak eraiki ordez, behin – behineko aterpeak altxatuko dituela, bakoitzean 2.000 lagun hartzeko. Horren berri ofiziala gaur emango du.

Aste honetan auzoko herrialdeko, Zimbaweko, presidente Robert Mugabek, lurrak dohainik eskaini dizkie Hegoafrikan bizi diren eta atzerritarren aurkako indarkeriatik ihesi beren herrialdera itzultzen direnei.

Bestalde, atzo Mugabek salatu zuen AEBek Hegoafrikan duten enbaxadore Patrick Kelly legez kanpo sartu dela Zimbawen, auzoko estatutik. Litekeena da Kelly Zimbaweko oposizioarekin bildu izana, hauteskundeen inguruan izandako iruzur salaketen harira Mugaberen aurka egiteko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)