Jira

Ordezkariak

Berria, Uxue Apaolaza, 28-05-2008

Inork ez omen zekien orduan etorkinek zenbat arazo ekarriko zuten, berak bakarrik, eta orain «esan nizuen» dio urteen buruan; begiratu Europako mapa, alderdi kontserbadoreak ari dira garaitzen, Italiako etorkinen gaineko legea nik asmatu nuen. Haider gizagaixoa, orain modan dauden ideiengatik ostrazismora kondenatua duela hamar bat urte. Orain plan berriekin dator; lehengo berbera egin nahi du, baina hitzak aldatuz. Austria berria sortuko omen du.

Deia-n irakurri dut Save the Children erakundearen salaketa: Sudanen, Haitin, Boli Kostan, haurrak bortxatzen dituzte, sei urtekoak; berriak dio BBCk hamahiru urteko neska batekin hitz egin zuela, hamar gizonek bortxatu zutela kontatu zuen, eta lurrean botata utzi. Hain urruti. NBEkoak ziren gizon haiek, bortxaketak bakerako eta laguntza humanitarioa eramateko sortutako taldeetako kideen obra dira dirudienez; gure ordezkariak dira guk hala nahi edo ez. Hitz politekin iritsi ziren horiek ere, baina ongi bereizten dute zein den pertsona, eta zein ez hainbeste.

Beharbada egia da, beharbada Haider da Europa ondoen ordezkatzen duen gizona; beharbada bera da merezi dugun agintaria

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)