Nafarroan lan esplotaziorako sare bateko ustezko burua atxilotu dute

Berria, erredakzioa, 16-05-2008

Iruñea

Espainiako poliziak langileak esplotatzen zituen sare bateko ustezko burua atxilotu du Milagron (Nafarroa). Dokumentuak faltsutzea ere egozten diote J.M.S.J. inizialak eta 38 urte dituen gizonezkoari . Portugaldarra da izatez. Eta berarekin batera, sei brasildar – – «esplotatuak» zirenak – – ere atxilotu ditu poliziak dokumentu faltsuak edukitzeagatik. Esplotazio klaneko buruak nortasun agiria eta gidabaimena eskuratzen zizkien Nafarroan paperik gabe zirauten atzerritarrei. Ordainetan, hauek berarentzat egin behar izaten zuten lan. Eguneko 20 euro ordainduko ziela agindu arren, bost baino ez zizkien ematen. Egoera salatu ez zezaten, gainera, mehatxu egiten zien.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)