Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian%18 handitu du negozioa Caixak

Hazten segitzeko, batik bat enpresei, gazteei eta etorkinei kasu egingo die Kataluniako aurrezki kutxak

Berria, , 10-04-2008

erredakzioa

Bilbo

Bezero ditu 270.000 herritar eta 12.200 enpresa. Iaz Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian lortutako emaitzekin gustura dago Caixa. Kataluniako aurrezki kutxak %18,5 handitu du negozio bolumena: 11.105 milioi eurora heldu da, eta aurten %20 handitzea eta 12.900 milioi eurora heltzea du erronka.

Horretarako, gogoz bultzatutako du enpresen negozioa. Plan estrategikoaren «oinarri garrantzitsuenetako bat» dela, eta ugazabei emandako maileguak %41 igo direla jakinarazi du Caixako EAEko ordezkari nagusi Ana Guzmanek. Kataluniako aurrezki kutxak jada bezero ditu hiru herrialdeetako enpresen %19, eta finantzazioa eman die talde handiei: Naval ontziolaz jabetu den Constucciones Navales del Norteri, esate baterako. Herritarren artean ere gero eta bezero gehiago dauzkatela eta propio gazteentzako produktu gehiago eskainiko dituztela azaldu du Guzmanek, dena den.

Etorkinen premiak ere «arreta handiz zaintzen» jarraituko du Caixak, gainera. Bezero ditu hiru herrialdeetako guztien %30, eta ahalegina egingo du horientzat ere gero eta errazagoak izan daitezen Internet bidezko zerbitzuak. Guzmanek nabarmendu du internazionalizazioan eta berrikuntzan beste pauso bat eman nahi duela aurrezki kutxak.

Bulegoak zabaltzen jarraituko du, gainera, eta, oraingo 178etatik, 210era pasatu nahi du 2010erako. Langile gehiago kontratatu beharko ditu horretarako. Une honetan, Caixak 717 langile dauzka Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, eta emakumeak dira horien erdiak ia-ia.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)