Emakume etorkinen Garaipen elkarteko zuzendaria

Kultura anitzeko gizarterantz

Berria, Ana Murcia, 28-03-2008

Guk, Garaipen elkarteko emakume etorkin eta euskaldunok, atsekabea adierazi nahi dugu alderdi politikoek, bereziki PPk, etorkin komunitateaz egiten duten erabilerarengatik, biztanleriari aurreiritziak eta estigmatizazioa indartzen dituzten mezuak zabalduz.

Frantziar politikan bezala, PPk dio integraziorako kontratu bat proposatzen duela, zeinetan pertsona atzerritarrak «espainiar ohiturak errespetatzera» konprometitzen diren. Biztanleria immigratuarentzat betebehar eta debeku batzuk ezartzen ditu, bere hitzen arabera «erabateko integrazioa bermatzeko eta denek gehiengoaren balioak konpartitzeko». Proposamen hau dagoeneko espainiar legedian eta indarrean dagoen atzerritartasun araudian jasota dago. Kultura musulmanari dioten gorrotoa mozorrotzeko demokrazia eta emakumeen eta gizonen berdintasuna aitzakiatzat hartuz, emakume islamiarren zapiaren ezabaketa planteatzea ausartzen da, Bushek Afganistaneko eta Irakeko gerrak aurrera eramateko erabili zuen argudioetariko batekin bat eginez. Gotzainen Batzarra estutzeaz ahaztu dira, monjek zapia erabiltzeari utz diezaioten, hura ere manifestazio diskriminatzaile bat izateagatik.

Alderdi politikoak hain feministak badira, emakume immigranteei eskaintzen zaien lan egituran dagoen sexismoa gainditzeaz arduratu beharko lirateke, etxeko lanak eta azpiko lanak «patu natural» kontsideratuak baitira, emakume hauek aurremoldatutako esklabotza egoerara baztertzen dituztenak. Egoera honetan, galdetzen dugu: nola bete daitezke betebeharrak?, immigrante komunitatea langilea da eta bere betebeharrak bete nahi lituzke Gizarte Segurantzan kotizatuz eta zergak ordainduz, etorkin gehienek egiten duten bezala, egiten ez dutenek ez baitute nahi ez dutelako egiten, uzten ez dietelako baizik.

Gure desadostasuna adierazi nahi dugu, PSOEren gobernuak legegintzaldi honetan gogortu egin baitu immigrazio politika. Mugen eta «hautazko» pertsonen zirkulazioan oinarritutako politika, nazioaren interesekin bat, lankidetza internazionala erabiliz, jatorrizko herrialdeek polizia paper hori egin dezaten.

Euskal alderdi nazionalistetan ere, eta batez ere ezkertiarretan, hutsune bat ikusten dugu gaiari buruzko eduki eta proposamenetan. Euskal mugimendu sozialek bizilagun berrien errealitatea bereganatu gabe lan egiten jarraitzen dute.

Beste alde batetik, 2008. urtea erabakigarria izango da munduko desoreka ekonomiko eta sozial handienetakoaren leherketan. Ekonomiaren atzerakadaren egungo krisiaren ondorioek errudun ideal bat bilatuko dute: Hegoaldea, bere herriak, bere borrokak, emakumeak… eta hemen, Euskal Herrian, Hegoaldea Iparraldean: immigrazioa.

Hegoaldeko jendea emigratzera behartua sentitzearen erantzuleak Iparraldeko herrialdeak dira, haien ekonomi politikek eragiten baitituzte Ipar-Hego desberdintasunak. Iparraldeko enpresa handiek gure herrialde gehienetako gobernuen jabe aberatsekin aliaturik, Hegoaldean aberastasuna kontzentratzen jarrai dezaten ziurtatzen dute, legeen bitartez eta aldi berean indarkeria erabiliz (gerrak, blokeo ekonomikoak, kanpo zorraren xantaia immorala eta abar).

Dolarraren aroaren balizko bukaera baten aurrean egon gaitezke, baina euroak jendearen bizitzaren kostua igo egin du Euskal Herrian eta Estatu Espainiarrean. Herritarrek gero eta gehiago estutu behar dute familiaren aurrekontua. Etxebizitza eta lan prekarietatea konpondu gabeko arazoak eta goranzkoak dira, eta oinarrizko zerbitzuek, osasunak, hezkuntzak eta abarrek pribatizazioranzko bide isila dute. Begien aurrean dugun errealitate hau biztanleriaren ezkutuko kezka eta ezinegona da, eta norbaiten kontra deskargatu behar du. Herrialdearen arazoen arreta desbideratzea uzten duen egoera: Euskal Gizarteari eta Estatu Espainiarrari ezartzen dioten belo ikusezina da.

Marko global honetan, bai PPk eta bai PSOEk funtsean eta praktikan kanpo politikan eta etorkinen komunitateekiko tratuan bat egiten dute. Baina etorkizun ez hain urrun batean gizarte honen eraikuntzan gure komunitatea boz garrantzitsua izango dela pentsatzen dugu.

Bai Hegoaldeko eta bai Iparraldeko gizarteak kontsumismo ero batean bizi gara, «ideien hutsune» eta garraztasun batean, jendeak ez du eszenatoki berria ulertzeko eta gure gizatasuna berreskuratuko duen ikuspegi bat egiteko erremintarik.

Kontzientzia politikoa berreskuratzeko kontzientzia etiko behar da, ideiekin, konpromisoarekin, balioekin, erresistentzia esperientziak ezagutzeko gogoarekin, mundu alternatibo batean ekarpenak egiteko. Hegoaldeak Euskal Herrian zerbait esateko dauka… mendeetan borrokatu da, eta kolonialismo eta inperialismoetatik bizirik atera da.

Ez, ez dezagun berriz huts egin, gizarteak ez ditu arazo estrukturalak konponduko zigortze politika migratorioekin, su itzaltzaileak, terrorismo arrazistaren bultzatzaileak, xenofobia eragiten eta etnozentrismoa indartzen duten politika migratorioekin. Horrelako neurriek krudelago egingo dute egoera, eta gorroto eta talka ziklo bat sortuko. Gure iritziz, gizarte multikultural berriak ez dituzte gobernuburuek eraikitzen, herritarrek baizik. Horregatik, herritarrei dei egiten diegu gu entzun gaitzaten, berdinak bezala onar gaitzaten eta berdintasunez mintza gaitezen, zintzotasunetik eta justiziatik arazoak uler ditzagun, eta azken finean, gure gizatasuna eta duintasuna berreskuratu dezagun.

Alderdi Politikoei premiazko deia egiten diegu, gizarte multikultural berrien eraikuntzan konpromisoa har dezaten Zuzenbidezko Estatuan eta Demokrazian oinarrituz, Politika Sozial humanistetan lan egin dezaten, immigranteen elkarte eta elkarte multikulturalen alde egin dezaten etsi-etsian, eta etorkinen eta emakumeen aurka egiten duen egiazko diskriminazioa garaituko duen ekintzak egin ditzaten.

Euskal alderdi nazionalistetan ere, eta batez ere ezkertiarretan, hutsune bat ikusten dugu gaiari buruzko eduki eta proposamenetan. Euskal mugimendu sozialek bizilagun berrien errealitatea bereganatu gabe lan egiten jarraitzen dute

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)