Gasteizko Zabaltzen zentroko hezitzaileak kexu dira

Berria, , 06-02-2008

Gasteizko Zabaltzen seniderik gabeko atzerritar adingabeen zentroaren egoera salatu dute, bestalde, bertako hezitzaileek. «Zentroaren egoerak ia ez digu uzten gure lana egiten eta gazteei ez die laguntzen gizarteratzeko prozesuan gutxieneko baldintzetan aurrera egiten». Zentroa bulego izateko prestatutako leku batean dago, eta horrek oinarrizko arazoak sortzen ditu egunero. Dutxa bakarra dago, berokuntza sistema ez dabil ondo… Une honetan 27 adingabe daudela jakinarazi dute eta batzuek lurrean lo egin behar dutela.

Covadonga Solaguren Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatuak jakinarazi du egoerari konponbidea emateko lanean ari dela. Zentroko adingabeen kopurua txikitzeko emantzipazio pisu bat irekiko dutela aurreratu du.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)