Alokairurako laguntzak baztertzaileak direla dio SOS Arrazakeriak

Mobilizazioak egin dituzte Iruñean, Bilbon eta Gipuzkoako hainbat herritan; gaur, Gasteizen

Berria, erredakzioa, 12-01-2008

SOS Arrazakeriak ohartarazi du Hego Euskal Herriko gazteek aste honetatik aurrera etxeko alokairua pagatzeko diru laguntzak lortzeko aukera badute ere laguntza hori gabe geratuko direla etorkin gazte asko. Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen arauen arabera, bertan bizitzeko baimen iraunkorrik ez duten etorkinek ezingo dute laguntzarik jaso. «Eta, ondorioz, premia gorrienean dauden pertsona asko, automatikoki, baztertu egingo dira», ohartarazi du SOS Arrazakeriak. Gurasorik gabe etorritako etorkin adingabeak ere, 18 urte bete berritan, laguntza hori gabe aurkituko direla azaldu du, soilik 22 urtetik gorako gazteentzako laguntza delako. Etorkin izan gabe ere, gazte asko, lan finkorik ez izanik, laguntza hau lortu ezinik lagako dituela salatu du etorkinen aldeko erakundeak.

 

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)