Euskaraz hitzegiteko eskuliburua, sei hizkuntzatan

Diario de noticias de Gipuzkoa, Elena Egiguren, 03-12-2007

Euskararen eguna dela eta, Tolosaldea Garatzenek, Galtzaundi eta Eregikin batera, euskaraz hitzegiteko eskuliburu bat argitaratu du. Helburua, Tolosaldean bizi diren atzerritarren artean, euskararen erabilera sustatzea da.

Ideia, Tolosan 2003 urtetik martxan dagoen Inmigrazio Lan Mahaian sortu zen. Lan Mahai honetan inmigrazioa, lan mundua, hezkuntza eta formakuntza inguruko hainbat ordezkarik hartzen dute parte eta Tolosaldeko 2007-2009 Inmigrazio Planaren barruan koka-tzen da.

Liburuxka honetan, eguneroko esaldiak jasotzen dira, hala nola, agurrak eta hainbat arlotakoak: lan mundua, osasuna, garraioa, udaletxeko gestioak, etab. Horrekin batera, baliagarria izan daitekeen hitzen zerrenda bat jaso da zortzi hizkuntzatan.

Interesa duenak, hurrengo astetik aurrera, Tolosaldea Garatzen, Galtzaundi eta Larramendi kaleko etorkinen aldeko elkarteak (Sos arrazakeria, Ereite eta Jatorkin) dituzten lokaletan edota eskualdeko Udaletxeetan jaso ahal izango ditu.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)