Faxismoaren aurkako ekitaldian 7 lagun atxilotu dituzte Katalunian

Berria, erredAkzioa, 18-11-2007

Carlos Javier Palomino gaztearen hilketaren aurka Bartzelonan (Katalunia) egindako manifestazioan zazpi lagun atxilotu zituzten. Segurtasun indarrekin izandako liskarretan hamar zauritu izan ziren.Generalitateak jakinarazi duenez, denera 1.000 lagunek hartu zuten parte faxismoaren aurkako manifestazioan, eta zauritutakoak mosso – ak dira. Horietako bat ospitaleratu behar izan zuten, buruan jasotako kolpeengatik. Atxilotuei dagokionez, mosso – ek manifestazioan egindako kargatan zazpi lagun atxilotu zituzten.

Gatazka gehien Generalitatearen egoitzaren kanpoaldean gertatu ziren. Baina iturri ofizialen arabera, beste hainbat ekintza egin zituzten ere egin zituzten partaideek. Horien artean, edukiontziekin kaleak itxi, mosso – ei botilak eta beste hainbat objektu bota eta paretak margoz bete zizkieten.

Beste manifestazio bat ere egin zuten atzo faxisten aurka. Madrilen izan zen, Espainian, eta ez zen gatazkarik egon. Manifestazioa azaroaren 11n eskuin muturreko kide batek hil zuen gaztearen omenez egin zuten. Poliziaren arabera, 500 lagunek hartu zuten parte, eta antolatzaileek diotenez, berriz, 2.000 egon ziren. Manifestazioko pankarten artean irakur hauxe zitekeen: Estatu Espainola, Estatu faxista; Carlos, langile klasea defendatzeagatik, hila; eta Faxismoa aurrera doa bere aurka borrokatu ezean, Carlos gogoan. Manifestazioa amaitzean, Madril faxismoaren hilobi izango dela ohartarazi zuten partaideek.

Aldi berean, Aliantza Nazionala eskuin muturreko alderdiak immigrazioaren aurkako manifestaziora deitu zuen. Iturri ofizialen arabera, ordea, inork ez zion deialdiari erantzun. Francisco Franco eta Jose Antonio Primo de Riveraren omenezko hileta ospakizunean, aldiz, 1.500 lagunek parte hartu zuten. Ekitaldia Valle de los Caidosen egin zuten eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen jarrera gogor salatu zuten.

GOBERNUA, XENOFOBIAREKIN ZORROTZ. Zapaterok sozialisten Batzar Federalean hainbat adierazpen egin ditu manifestazioen inguruan. Besteak beste, iragarri du Gobernua ez dela malgua izango xenofobia bultzatzen duten adierazpenekin, eta ezta hori bultzatzen duten taldeekin ere. Sozialisten gobernuaren ezaugarri nagusietako bat errespetuan, eta tolerantzian oinarritutako «elkarbizitza demokratikoa» dela gaineratu du.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)