Ijitoen zine zikloa hasiko da gaur Matadeixen

'Tres historias de gitanos' dokumentala ikus ahalko da 19.30etik aurrera

Diario de noticias de Gipuzkoa, , 14-11-2007

Azkoitia. Musika eta zinema alternatiboa sustatzeko helburua duen Bebarruko Jardunek egitasmoa atzo amaitu ondoren, Azkoitiko Matadeixek ijitoen inguruko zine zikloa jarriko du gaur abian. Honela, gaur hasi eta abenduaren 2ra bitartean, sei emanaldi eskainiko dituzte guztira.

Zine zikloari hasiera emateko, gaur 19.30etik aurrera Tres historias de gitanos eta Nevimata dokumentalak ikusteko aukera izango da. Bi dokumental hauek motxaileen kultura, aniztasuna eta estereotipoen hiru ikuspuntu baikor eta komunikabideetan nola jasoak diren eskaintzen dutela aurreratu zuten antolatzaileek.

Zine emanaldien aurretik, ordea, Ramón Vázquez Salazar Nevimata dokumentaleko zuzendaria eta Pascual Borja, Euskal Autonomi Erkidegoko Ijito Herriaren Kontseiluko kidea Matadeixen izango dira, joaten diren ikusleekin mahai inguru bat egiteko.

Hurrengo saioetan, berriz, Exils , Swing , Vengo eta Poligono Sur pelikulak, besteak beste, proiektatuko dira Azkoitiko Matadeixen. >k.f.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)