Ijitoen nortasunaren eta kulturaren inguruko astea

Berria, , 14-11-2007

Erredakzioa

Ijito Herriaren Eguna ospatuko da ostiralean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horren harira, ijitoen nortasunaren eta kulturaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzte aste honetarako. «Duela hiru urte eratu zuen Eusko Jaurlaritzak Ijito Herriaren Eguna, eta azaroaren 16an ospatzen dugu geroztik», dio Oscar Bizarraga Kale dor Kayiko elkarteko zuzendariordeak. Aurtengo ekitaldiak Gipuzkoan ari dira egiten. Miguel Claveria margolari ijitoaren erakusketa paratu dute La Paquera de Jerez elkartean (Marinelen plaza, Donostia). Gaur, 19:30ean, ijitoek eginiko film laburrak emango dituzte Azkoitiko (Gipuzkoa) Matadeixen. Bihar, 18:00etan, ijitoen kulturak musikan eta literaturan egin duen ekarpenaz mintzatuko da Joaquin Lopez Ernest Lluchen (Donostia). Ostiralean, Legebiltzarrean izango dira eta, larunbatean, ijito eta payo gazteen arteko topaketa izango da Gaztegunean (Donostia).

Ekitaldiak. Ijitoen Herriaren Astea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Noiz arte: Larunbata arte.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)