Bederatzi langile zauritu dira lanera zeramaten autoa irauli ostean

Berria, , 07-11-2007

erredakzioa

Iruñea

Lan istripu ugari gertatu zen atzo Euskal Herriko errepideetan. Goizean, Nafarroan, hainbat etorkin Logroñotik (Espainia) Aguilar Kodesera baso lanak egitera zeramatzan lur-orotako ibilgailu bat irauli egin da NA-1110 errepidean, Viana parean, eta bederatzi lagun zauritu ziren. Nafarroako Gobernuko iturrien arabera, zauri arinak izan zituzten guztiek. Arratsaldean berriz, Galdakaon gertatu zen ezbeharra: 13:20ean, errepidea mantentzeko lanetan ari zen langile bat harrapatu zuen auto batek, eta ospitalera eraman zuten, izandako zaurien ondorioz.

Sute batek beste lau langile zauritu zituen berriz, Agoitzen (Nafarroa). Eco Integra lantegian piztu zen sutea, eta bertako lau langile intoxikatu egin ziren kearen ondorioz. Ez zuten ezer larririk izan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)