Bilboko abokatuak etorkinei iruzur egin ziela frogatutzat jo du fiskalak

Berria, erredakzioa, 05-10-2007

Bilbo

Fiskalak eta akusazio partikular gisa ari den SOS Arrazakeriak frogatutzat jo dute Pilar J.G. abokatu bilbotarrak etorkinei iruzur egin ziela. Haien arabera, abokatuak 600 euro exijitzen zizkien etorkinei euren egoera erregularitzarearen truke, nahiz eta jakin paperek ez zutela aurrera egingo.

Ehun etorkin ingururi iruzurra egin izana egotzita abokatu bilbotarraren aurka bi aste hauetan Bizkaiko Lurralde Auzitegian egin den epaiketa epaiaren zain geratu zen atzo, aldeen ondorioak entzun ostean. Etorkinentzat «min moralagatik» kalte – ordainak eskatzeko akusazioaren eskaerarekin bat egitea erabaki zuen Fiskaltzak.

Hala, fiskalaren aldetik, akusatuak 8 urteko espetxe zigorra betetzeko, 25 hilabetetan egunero 10 euroko isuna ordaintzeko eta kaltetu bakoitzari 1.000 euroko kalte ordaina emateko eskaerari aurre egin behar dio. SOS Arrazakeriak, berriz, 12 urteko espetxe zigorra, 24 hiletan 50 euroko isuna, kalte ordainak eta 15 urteko inhabilitazioa eskatu ditu abokatuaren aurka.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)