Zu zen DarI aRI

Badut lagun bat

Berria, Juan Aldaz. SOS Arrazakeriako kidea, 20-08-2007

Badut lagun bat. Lagun benetan alai bezain atsegin bat. Beti irribarre egiteko gertu dauden lagun horietako bat. Gure paraje hauetan betidanik hain ondo ikusia izan den lan egitearen balioa inork baino hobeto beren jardunean pertsonifikatzen duten lagun horietako bat. Inork baino lagun gehiago denbora gutxian egiteko eta betiko izango dela erakusteko gaitasuna duten lagun fidel horietako bat. Begietara begiratuz gero laguntasun bero amaigabea erakusten duten lagun horietako bat. Beren laguntasunaren kaxa irekiz gero mundu zabal bezain eder bat posible dela erakusten dizuten lagun horietako bat. Labur esateko, badut lagun bat.

Haren izaeran garrantzi ezberdina izan beharko lukete lagun honen izenak, Moha, eta haren ile kizkur eta azaleko kolore ilunagoak. Donostiar bat gehiago izateko haren eskubidea gure hiriko taberna batean harkaizpean utzi zen, ezjakintasunak ukaturiko trago bat zela medio. Nolanahi ere, eta gertaerak gertaera, berriro ere letra larriz esan nahi dut: badut lagun bat.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)