Donostiako tarberna baten kontrako salaketa, arrazakeriagatik

Berria, ERREDAKZIOA, 17-08-2007

Donostia

Donostiako bi herritarrek Donostiako Parte Zaharreko taberna bateko arduradunen kontrako salaketa jarri dute, bazterkeriagatik, arrazakeriagatik eta xenofobiagatik. Bi herritar horien esanetan, abuztuaren 6an, taberna horretan ez zieten eskatutakoa atera, eta esan zieten ez zietela zerbitzatuko ez bietako bati ezta harekin zioazenei. Salaketa jarri dutenek uste dute ez zietela eskatutakoa atera, eta hori esan zietela bietako batek arabiar itxura zuelako.

SOS Arrazakeriak uste du ez dela gertakari bakana, eta saltoki publikoetako arduradunek, sarrera eskubidearen izenean, gaizki aplikatzen dutela legea. Espainiako Zigor Kodearen 512. artikuluak dio ezin dela ukatu sarrera eskubidea, esate baterako, «etnia, arraza edo nazio jakin batekoa izateagatik».

SOS Arrazakeriak elkarretaratzea eta kalejira antolatu ditu gaur, 20:00etan, Donostiako Trinitate plazan, gertatua salatzeko.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)