Gypsy Swing taldearen jazz musika, Arrasaten

Berria, , 26-07-2007

erredakzioa

Donostia

Europako Gypsy Swing taldearen kontzertua izango da gaur Arrasaten. Europako jazz musikaren dialekto moduan jaio zen gypsy swing musika estiloa, XX. mendearen hasieran.

Florin Niculescu biolin jotzaileak, Chistophe Lartilleux eta Philippe Cuillerier gitarra jotzaileek eta Jean Wellers baxu jotzaileak osatzen dute Gypsy Swing jazz taldea.

Gaur egun, gypsy swing musika sasoi betean dago. Ijitoen artean musika tradizio-gisa sustraitu da Frantzian, Belgikan, Herbehereetan eta Alemanian. Nagusiek belaunaldi berriei ahoz helarazten diete musika mota hori, eta gazteek eragin eta joera berriekin nahasten dute.

Arrasateko kontzertuan, gogokoen dituzten melodien gaineko inprobisazioak egingo dituzte: amerikar standard zaharrak, Djangoren betiko kantuak…

Kontzertua. Gypsy Swing. Lekua: Arrasate, Monterron parkea. Noiz: Gaur, 22:30ean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)