Kanaria uharteetara 37 etorkin iritsi dira, horietako bi hilda

Berria, 05-07-2007

TENERIFE Tenerifeko Puerto de los Cristianosera (Kanariak, Espainia) 37 immigrante zeramatzan ontzia iritsi zen atzo. Etorkinetatik bat hilda iritsi zen eta bestea Gurutze Gorria ailegatu aurretik zendu zen. Beste bi, berriz, larri eraman zituzten erietxera. Iturri ofizialen arabera, Saharaz hegoaldeko herrialdeetakoak dira iritsitako guztiak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)