80k eskatu arren, 9 laguni eman zieten asiloa 2006an

Berria, erredakzioa, 20-06-2007

Bilbo

CEAR Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordeak atzo jakinarazi zuenez, 2006an 80 pertsonak eskatu zuten asilo politikoa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horietako 78 tramitatu ziren arren, bederatzik baino ez zuten beren helburua lortu.

Boli Kostako lau gizonezkok eta Nigeriako emakumezko batek errefuxiatu estatutua lortu zuten, arrazoi humanitarioen ondorioz; beste lauri asilo politikoa eman zieten: Kolonbia, Kuba eta Errusiako hiru gizonezkori eta emakume kubatar bati.

Bestalde, aurtengo lehendabiziko bost hilabeteetan, asilo politikorako 27 eskakizun bideratu ditu CEARek. Horietatik, emakume irakiar bati asilo politikoa eman diote. Hiru emakume aljeriarri eta lau gizon bolikostarri, berriz, babes neurriak ezarri dizkiete.

Asilo politikoaren izapidea oso luzea da, eta batzuetan bi urte ere iraun dezake. Hori dela eta, EAEn 218 pertsona daude asiloa emango dieten jakiteko zain, CEARen datuen arabera.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)