II. Immigrazio Planak 96 milioi euro izango ditu

Eusko Jaurlaritzak plan berria onartu du, etorkinen «integrazio osoa» lortzeko

Berria, ERREDAKZIOA, 13-06-2007

Kopurua: 86.000 etorkin daude erroldatuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herri eta hirietan (populazioaren %4). %70ek bertan bizitzeko baimena dute.

Adina: Etorkinen %75ek 25 eta 54 urte artean dituzte.

Sexua: Amerikako eta Europako Batasunetik (EB) kanpoko Europako herrialdeetako etorkin gehienak emakumeak dira; EBkoak eta Afrikakoak, berriz, gizonak.

Lana: Etorkinen %75ek lan egiten dute. Erroldatuta dauden etorkinen erdiek izena eman dute Gizarte Segurantzan.

Herrialdeak: 160 herrialdetako herritartasuna duten etorkinak daude EAEn.

 

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)