Zu zen DarI aRI

Tratu txarren aurka, tolerantzia zero

Berria, , 12-06-2007

Emakumeekiko tratu txarrak maiz ingurukoek eraginak dira, senarrak edo lagunak. Ez da arazo berria: estatistikek, salaketa kopuruak eta dakigunak, sufrimendu anitzen iturburua dela adierazten digu.

Nahiz eta Berdintasun Legeak martxan jarri, diskriminazio positiboak, tratu txarren kontrako legeak eta emakume askok aurrerapen handiak eman bizitza pribatu eta publikoaren hainbat alorretan, ezberdintasunak arlo guztietan ematen dira: lanean ezegonkortasuna, aski banatzen ez diren etxeko lanak, batez ere emakumeen bizkar dagoen mendekoen -haurrak edo adinekoak-arreta… Eta tratu txarrak. Hemen ez naiz hasiko adierazten zeintzuk diren arrazoiak, anitzak izan daitezke eta aparteko azterketa mereziko lukete.

Une honetan arreta berezia jarri nahi dut tratu txar horiek pertsona immigranteek sortzen dituzteneko kasuetan. Larritasuna bera bada ere, immigrantea edo hemengoa izan, «immigrante guztien» izena zikintzen da, immigranteren bat denean, jendarteak baduelako berezko joera bat immigranteak kriminalizatzeko, gauzak kasuz kasu aztertu beharrean.

Gure elkarteak, Amher-SOS Arrazakeriak, hiritar guztien eskubideak defendatzen ditu, hemen bizi diren guztientzat. Gure erronka elkarkidetza da. Onartzea eta kultura, ibilbide edo bizitza egitasmo ezberdin guztien aberastea.

Gure esfortzuari esker eta erakundeen eta jendartearen inplikazioa bilatuz, pertsona ezberdinen errespetuaren alde eta kaltetuen diren pertsonen elkartasunezko laguntzaren alde lan egiten dugu.

Baina, halaber, argi eta garbi utzi nahi dugu ez dagoela tradiziorik, kulturarik, erlijiorik edo ohiturarik emakumeekiko tratu txarrak justifikatzen dituztenak. Tratu txarren aurka, gure tolerantzia zero da. Mezu hau zabaldu nahi dugu bertakoekin edo immigranteekin ditugun harremanetan.

Tratu txarrak pairatzen dituzten emakume orori lagunduko diegu, eta borrokatuko gara pertsonen arteko harremanak errespetuzkoak eta elkartasunezkoak izan daitezen.

Horten Baños. Amher-SOS Arrazakeriaren izenean (Hernani)

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)