Migratzaileak

Atxondon bizi den familia bateko zazpi ahaide hil dira Europara iritsi nahian

Asteazkenerako bilkura batera deitu dute, 19:00etarako, euren senideak galdu dituzten hiru atxondarrei elkartasuna adierazteko, Anboto.org-k jakinarazi duenez.

Berria, Jon Ordoñez Garmendia, 18-10-2021

Atxondoko Harrera Herritik elkarteak jakinarazi duenez, ostegunean Espainiako hegoaldean hondoratu zen patera batean, Atxondoko familia bateko zazpi ahaide zihoazen: bost lehengusu, emazte bat eta 5 urteko haur bat. Anboto.org atariak jaso duenez, 28 pertsona zihoazen, eta Trafalgar lurmuturraren inguruetan hondoratu ziren, Europara migratzen ari zirela.

«Atxondoko Harrera Herria elkartean argi dugu hildako pertsona migratzaile horiei heriotza aldez aurretik heldu zaiela, bizitza horiek salba zitezkeelako. Hori dela eta, ondo dakigu pertsona hauek sistemak erailak izan direla», adierazi dute Harrera Herrikoek, Anboto.org-ren arabera.

Atxondoko Harrera Herritik sareak nabarmendu du, horrelako egoerak egunero gertatzen diren arren oraingoan tragediak bete-betean jo duela herria. Bilal, Soufiane eta Sadik dute izena hiru atxondarrek. Elkartasuna adierazteko, asteazkenerako bilkura batera deitu dituzte bizilagunak, 19:00etarako.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)